XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain, berriz, amak esaten du asko aldatu naizela.

Beti bronka izan ondoren, noski!

Eta aldatze kontu horrekin ez dakit oso ondo zer esan nahi duen, agian ez naizela lehenago bezain babalore eta sentibera,

ze Irenek berak normaltzat jotzen baitu nire aldaketa eta heldu egin naizela esaten dio amari...

Noizbait utzi beharko diozu mutilari bere kabuz ibiltzen!

Eta orduan, ama ikaragarri haserretzen da.

Irenerekin, esan nahi dut, bere lagun minarekin alegia.

Baina azkenean, beti onartzen du Irenek esandakoa, Irene oso tipa majoa delako, beti nire alde agertzen dena gainera...

Uste al duzu Xabi udalekuetara joateko gauza dela?

Zortzi edo bederatzi urte nituen nik.

Udalekuetara joateko amorratzen eta amak ezetz, txikia nintzela.

Baina beti bezala Ireneri aholku eskatu behar eta Irenek zer erantzungo ote zuen zain...

Horixe baietz!

Eta gainera ondo etorriko zaio zugandik pixka bat askatzeko!